Altsasuko taberna batean gertaturiko liskarraren ondorioz auzipetutakoen gurasoek sortu dugu webgune hau, kasuaren inguruko datu eta informazio guztia zabaltzeko eta jaso dugun elkartasun guztia biltzeko asmoz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu webgune hau edukiz osatzen lagundu diguten komunikabide eta pertsonei: Guaixe, Ahotsa.info eta Ekinklik. Eta bereziki Entzun Altsasuri, webgunerako materiala eskaintzeaz gain, gure kasua ezagutarazteko eta salatzeko hamaika ekimen eta dinamika aurrera ateratzen egiten ari diren lan guztiagatik.