22 guraso gara, 2016ko urriaren 15eko goizaldeko ezusteko gertakari batzuek gure bizitzak, gu guztionak, elkartu zituzten. Eta ez arrazoi on eta itxaropentsu batengatik, baizik eta justu kontrakoa.

Oso pertsona ezberdinak gara gure artean, gure seme-alaben etorkizun ziurgabeak elkarturik. Kezka familiar, sozial, politiko eta ekonomiko ezberdinak ditugu, baina gure desberdintasunak alde batera utzi ditugu batzen gaituenarengatik: GURE SEME-ALABAK.

Horrela, 4 hilabete daramatzagu joan ahal izan dugun leku guztietara joaten, gure ahotsa entzun dezaten eta gure buruak barne ikusi ditugun ezinulertuzko egoera hau berbideratzen lagun gaitzaten.

Borrokan ari garen pertsonak gara, jende askok babestuak: Altsasuko herria, bai gazte zein helduak; badugu baita ere zenbait instituzioen babesa, eta batez ere, gure bihotzek sentitu duten elkartasun guztia eskertzen dugun familiak gara.