Manifestu juridikoa


Euskal Herriko 216 abokatuk, juristek eta unibertsitate irakaslek zortzi puntuko manifestua publiko egin dute. Fiskaltzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak izandako jarrera kritikatu eta gazte altsasuarrak auzipetzeko prozesua “neurriz kanpokoa” izan dela gaztigatu dute. Aldi berean, ferietako liskarra terrorismo gisa epaitzea “zentzugabekeria” dela. Era berean neurrigabetzat jo dute hiru auzipetu espetxean izatea.

Manifestua ikusi


Idazki hau sinatzen dugunok zera plazaratu nahi dugu: urriaren 14an Altsasun jazotako gertakariak deitoratzen ditugun arren, Fiskaltzak eta Entzutegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi Zentralak izandako jarrerarekin bat ez gatozela, aipatu gertakari horiek terrorismo delitu direla ulertzeagatik eta atxilotu eta auzipetutako zortzi pertsonetariko batzuei behin behineko neurri gisa baldintza-gabeko badaezpadako espetxeratzea inposatu izanagatik. Erabaki hauek ezegokitzat eta neurrigabetzat jotzen ditugu.

Zigor Kodearen 573. artikuluari helduz Altsasun gertatukoa terrorismo delitua dela ulertzeak, espainiar ordenamendu juridikoak Zigor Kodea interpretatu eta aplikatzeko ezarritako irizpideen kontra egiten du. Zentzugabekeria da epaitzeko edota legeak egiteko beharrezkoa den sen on minimoa daukan edozein behatzaile objektibo eta inpartzialentzat egitate horiek terrorismo delitu kalifikatzea.

Auzipetze autoa irakurri ezkero agerikoa da erabaki horrek ez dituela prozesu penaletan parte hartzen duten funtzionario eta autoritateek errespetatu behar dituzten objektibotasun eta inpartzialtasun printzipioak errespetatzen, ez dira eta ustezko erruztatuentzako kaltegarri edo mesedegarriak izan daitezkeen baldintza guztiak era argian jasotzen ez eta aintzakotzat hartzen (Auziperatze Kriminaleko Legearen 2. artikulua). Gertaerei Zigor Kodearen 573. artikulua aplikagarri zaiela erabakitzerakoan, zalantzan jartzen dugun auto hau susmoetan oinarritzen da batez ere, eta ez arrazoizko aztarnetan. Horren adibide izan daiteke izaera penala eduki dezaketen egitateak izendatzerako orduan autoak “ahalera” aditz aldia erabiltzea (“egon litezke”, “parte hartu lezakete”, etab.), susmoak baino zerbait gehiago direla frogatu dezakeen zerbaiti erreferentzia bat bera ere ez egin barik. Autoak ez ditu beste bertsio posibleak kontuan hartzen. Adibidez, ez du posible ikusten gertatutakoa gauean eman daitekeen taberna borroka edo gatazkatzat jotzea, eta ez, egiten duen legez, “Alde Hemendik” mugimendu edo kanpainarekin zerikusia daukan gertaeratzat. Gure aburuz, gaur egun, giza arrazoimena era neurrigabean behartzen edo bortxatzen bada bakarrik jar daiteke horrelako gertaera bat terrorismoarekin harremanetan.

Zigor prezesua modu horretan izapidatzea ez zaio Zuzenbidezko estatu bati egokitzen, hain zuzen ere erabili diren lege interpretazio eta aplikazio irizpideak urruti daude zuzentasunetik. Horregatik, gizarte zibileko kide garen neurrian gure desadostasun kritiko argia agertzera behartuta gaude. Jarrera bortitz errefusgarriei ezin zaie erantzun erabat neurrigabe diren erabakiekin epaile eta auzitegien aldetik. Halako eraso bortitzei irakurketa interesatua eman izan zaie, gaiaren azterketa judiziala Entzutegi Nazionalaren jarduera eremura eramateko intentzioarekin terrorismotzat joz. Horrek, berez, epaile naturalaren printzipioari kalte egiten dio. Hots, Nafarroako epaile eta auzitegiei dagokie bere lurralde eremuan gertatutako auziak ebaztea, eta ez Entzutegi Nazionalari. “Justiziaren” zona galtze adibide berri tamalgarri baten aurrean gaude. Eta horrek jardunketan dabilen organo judizialaren deslegitimazioa dakar, gizarte demokratiko batean nahitaezkoak behar luketen eskakizunetatik hura urrunduz. Egoera hau “etsaiaren zuzenbide penalaren” adibide berri bat da. Neurrigabeko erantzuna eman zaie inola ere aurreikusi gabeko egitate batzuei, soilik ulergarriak gertatutako ingurumariei erreparatuta, hots, taberna jakin bat, gabeko ordu txikietan, eta behar bada baldintza fisikorik egokienetan ez zegoen jendea tarteko.

Horiek horrela, ikuturiko persona guztiekiko gure solidaritatea agertu nahi dugu, hala nola familiekin, Altsasuko hiritarrokin eta baita bere Udalarekin ere. Altsasuko hiritarrek eta baita bere Udalak ere bake eta bizikidetzaren aldeko konpromisoak agertu dituzte ezbairik gabe, inoz gertatu behar ez ziren egitate hauen bitartez moztuak izan direlarik.

Ikuspuntu juridikotik begiratuta ere kritikatzeko modukoa da epaitegien interbentzio hau. Izan ere ez da posible herritarren eskubideen berme izan behar duten Epaitegiak eurak izatea haien gutxiesle. Halako jokabideek instituzio demokratikoen erantzun argia merezi dute. Horregatik zuzentzen gatzaizkie EAE, Lurralde eta Udaletako agintariei, argi eta garbi adierazi ditzaten bai gertakari hauen gaineko balorazioa bai herritarrekiko, biktimekiko zein Altsasuko udalarekiko elkartasuna. Izan ere, hau guztia gizarte demokratikoen eta Zuzenbide Estatuen printzipioekin eta funtzionamenduarekin bat ez datorren aldrebeskeria hutsa baino ez baita.

Itxi


Sinatzaileak ikusi

1. Aberasturi, Unai
2. Agirrezabala Mundiñano, Luis Miguel
3. Aihartza, Joxerra
4. Aizpurua Telleria, Xabier
5. Akarregi Gerenabarrena, Joakin,
6. Alberdi Bidaguren, Jokin, JUR
7. Allende, José
8. Alonso Gómez, Iñigo JUR
9. Alonso Izurza, Alazne JUR
10. Alonso Ruiz de Erentzun, Estibaliz
11. Amezaga, Josu
12. Amurrio, Mila
13. Andino García, Susana
14. Antigüedad, Iñaki
15. Anza, Xabier JUR
16. Apellaniz, Estibaliz
17. Arana Arrieta, Edorta
18. Areskurrinaga Mirandona, Efren
19. Arizkun, Alex
20. Armendariz Barnechea, Mikel.
21. Arostegi García, Javier
22. Arrazola Caminos, Jon.
23. Arriaga Arrizabalaga, Andoni
24. Atxa, Begoña JUR
25. Azcona Santacilia, Miguel.
26. Azkarraga, Joseba JUR
27. Azkune, Jon JUR
28. Azpillaga Goenaga, Patxi
29. Barandiaran Jaca, Juan Daniel JUR
30. Barbero, Iker JUR
31. Barcena García, Patricia JUR
32. Barcena, Iñaki
33. Barcos Pérez, Juantxo.
34. Bengoetxea, Aitor JUR
35. Bernaras Iturrioz, Elena
36. Bidaurratzaga Aurre, Eduardo
37. Bidondo Arnedo, Arantza JUR
38. Bilbao Zabala, Josune
39. Bizente Barcena, Iñaki
40. Blas Mendoza, Asier
41. Bosque Novoa, Lorea.
42. Bosque Perez, Guillermo
43. Bueno, Gorka
44. Bullain, Iñigo JUR
45. Caballero, Bittor
46. Cajaraville Bereziartua, Miren P.
47. Camara Izagirre, Aintzane
48. Campos, Arantxa JUR
49. Canales Urrusolo, Victor JUR
50. Cantero Mantas, Juan Antonio
51. Cañada, Félix JUR
52. Carrera Turrillo, Imanol.
53. Cases Gutiérrez, Blanca Rosa
54. Castells Artetxe, Miguel JUR
55. Celaya Amenabar, Ander
56. Chillón, Igor JUR
57. Chueca, Josu
58. Ciaurriz, Fermin JUR
59. Compains Rolan, Asun.
60. Compains, Jose Mª JUR
61. De la Fuente Mikel JUR
62. De la Maza Peña, Xabier JUR
63. De Zabala, Javier JUR
64. Del Amo, Ion Andoni JUR
65. Diez Lopez, Maria Anegeles
66. Dubois Migoya, Alfonso, JUR
67. Elías Ortega, Angel, JUR
68. Elizegi Alberdi, María José
69. Errea Berges, Unai JUR
70. Eslava de Miguel, Ander JUR
71. Esteban Galarza, Mari Luz
72. Etxabarri García, Arantza.
73. Ezeizabarrena, Xabier
74. Fernández Fernández, Beatriz
75. Fernández, Itsaso
76. Fernandino Hurtado, Isabel
77. Francés Lecumberri, Libertad.
78. Fullaondo, Arkaitz JUR
79. Furundarena Egurbide, Itoitz JUR
80. Galán Motino, Eduardo.
81. Garai Artetxe, Estitxu
82. Garaikoetxea, Carlos JUR
83. Garaikoetxea, Iban JUR
84. García Gracianteparaluceta, Beñat
85. García Iricibar, Clara.
86. García Ortega, Pazis JUR
87. García Sola, Peio.
88. García, Clara JUR
89. Garikano Chasco, Javier JUR
90. Garin, Inazio
91. Goikoetxea, Jule
92. Goirizelaia Ordorika, Iñaki
93. Goirizelaia, Jone JUR
94. Gomez Etxabe, Amaia JUR
95. Gonzalez de Murua, Carmen JUR 3
96. González Moyano, Diego JUR
97. Gorostiaga Mendizabal, Urtzi JUR
98. Gorostidi, Izaro
99. Gorritxo Zalbide, Verónica JUR
100. Guridi Aldanondo, Luis
101. Gurrutxaga Arratibel, Felipe.
102. Gutierrez Larrea, Luis JUR
103. Gutiérrez, Arantza
104. Hernández Zubizarreta, Juan JUR
105. Ibabe Lujambio, Arantza
106. Ibarra, Pedro
107. Idoiaga, Petxo JUR
108. Iglesias Urkia, Ioritz JUR
109. Imaz Otaegi, Amaia JUR
110. Iribar Olabarri, Sara JUR
111. Iruin, Iñigo JUR
112. Isasi Castresana, María Elena JUR
113. Jubeto, Yolanda
114. Kortabarria Arenaza, Haimar JUR
115. Kortabarria, German JUR
116. Laka Antxustegi, Xabier
117. Laka Maruri, Aitor
118. Lakarra Etxebarria, Iñigo JUR
119. Landa de Miguel, Nerea JUR
120. Landa Gorostiza, Jon Mirena JUR
121. Larrea Muxika, Jose Maria JUR
122. Larrinaga Arza, Josu
123. Lasagabaster Herrarte, Iñaki JUR
124. Lauzurika Fernandez gorostitzako, Ramiro
125. Leal Grados, Bittor.
126. Lekue Tolosa, Nerea JUR
127. Letamendi Onzain, Arkaitz
128. Letamendia, Francisco
129. Lizaso Ulzurun, César JUR
130. Lledo Sainz de Rozas, Mª del Mar
131. Luque Cano, Luis
132. Maia Larretxea, Julian
133. Makiazaran López de Goikoexea, Mikel JUR
134. Malaxetxebarria Elizegi, Irati JUR
135. Mariñelarena Garciandia, Josema JUR
136. Martín Chamorro, Ainhoa.
137. Martin Comino, Eugenia
138. Martinez Ceregido, Elena
139. Martínez Chocarro, Fernando.
140. Martínez García, Patricia JUR
141. Martínez Garcia, Zesar
142. Martínez Hernández, Eva
143. Maseda García, Amaia
144. Mateos, Txoli 4
145. Mendez Villagrasa, Maika JUR
146. Mendia, Irantzu
147. Mendizabal Escalante, Maider JUR
148. Montorio Uribarren, Amaia
149. Moreno Arrarás, Patricia.
150. Mtz. de Antoñama Carrión, Marta
151. Mujika Aierbe, Maitane JUR
152. Muñoz Oñederra, Igor
153. Nagore Santandreu, David.
154. Naveira Sanchez, Eva, 155. Noguera, Albert JUR
156. Olaskoaga, Gurutz
157. Ontoria del Cura, Sonia JUR
158. Ontoria, Sonia JUR
159. Onzain Sese, Leire JUR
160. Ordorika Alegria, Ainhoa JUR
161. Ortells Sasia, Txus
162. Ortiz de Guinea, Cristina JUR
163. Otazua Torrecilla, Begoña
164. Otxoa Iriarte, Koldo
165. Otxoa, Isabel
166. Percaz Napal, Andrés.
167. Plazaola, Fernando
168. Quintana Díez, Zuriñe JUR
169. Ramírez de la Piscina, Aratz JUR
170. Recalde Eseverri, Ana.
171. Rekakoetxea Eguskiza, Nieves
172. Rivadeneyra, Jose Mª
173. Ruiz de Alda Laaksonen, Manu Mikel.
174. Ruiz de Arcaute Graciano, Francisco Javier
175. Sainz de Rozas Bedialauneta, Rafael JUR
176. Saitua, Ainhoa
177. Sánchez González, Julio JUR
178. Santesteban Ciganda, Amaia.
179. Santos Itoiz, Eduardo JUR
180. Serna Martínez, Maite
181. Simal Martín, Josu JUR
182. Soria Gulina, Juanje.
183. Suarez Azpiroz, Irati JU R
184. Talavera Echeverria, Olatz JUR
185. Talens Armand, Domingo.
186. Tejera Bollain, Javier
187. Ubieto Aranguren, Amaia JUR
188. Ugalde Olea, Unai
189. Ugartemendia de la Iglesia, Juanjo
190. Urizar Urrutia, Nerea JUR
191. Urkaregi Etxepare, Arantza
192. Urrestarazu Zameza, Nere JUR
193. Urrutia Igartua, Aintzane

Itxi

    

Diputatu eta senatarien adierazpen bateratua


 
Gaur, Martxoak 22, Madrileko Kongresuan 74 diputatu eta 14 senatariek sinaturiko Adierazpena publiko egin da, Altsasun jazotako gertaera eta berauen tratamendu judizialaren inguruan. Jarraian adierazpena horren edukia eta bere sinatzaileen zerrenda jasotzen da.

Manifestua ikusi


Iragan urriaren 15ean, ordu txikitan, Altsasuko taberna batean jazo ziren gertaerak direla medio, herriko bederatzi gazteri terrorismo-ekintza egotzi diete, horietako hiru behin-behinean espetxeratuak jarraitzen dute. Elkarbizitza, askatasuna eta justiziarekiko konpromisoarengatik, giza-eskubideekiko errespetuarengatik eta Zuzenbide-Estatuaren printzipioengatik, dokumentu hau sinatzen dugunok gure kezka adierazi nahi dugu kasua garatzen ari den moduarengatik.

Oinarritzat jotzen dugu jendarteak, instituzioetako ordezkariek, hedabideek eta sistema judizialak zuhurtasun, inpartzialtasun eta proportzionaltsun irizpideen arabera jokatzea. Errespetua zor diogu errugabetasun-presuntzioari eta, horregatik, gure kezka agertu nahi dugu gazteen identitatea argitaratu izanagatik, horietako bi adin txikikoak izanik, eta atxiloketak gauzatu diren moduarengatik ere: agindu judizialik gabe eta ordu eta leku publikoetan, nahiz eta aurretik beren kabuz deklaratzera aurkeztu ziren. Epaile naturala ukatu zaie eta, jurista entzutetsuek azpimarratu duten bezala, berme prozesalak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza…) zalantzatan geratu dira.

Gure kezka azaldu nahi dugu, era berean, gertaerak terrorismo delitutzat judizialki izendatzeagatik. Proportzionaltasun-faltak eta interpretazio estentsiboak urratzen dute askatasuna, berme prozesala eta herritar guztiok babestu behar gaituen segurtasun juridikoa. Hori dela eta, nabarmendu nahi dugu Foruzaingoak eta Guardia Zibilak idatzitako lehenengo txostenek ezeztatu eta errefusatu egin dutela gertaerak terrorismo-delitutzat kalifikatzea.

Kode Penalak terrorismoaren delituaren inguruko definizioa, Nazio Batuetako Giza-Eskubideen hainbat Errelatoreek zalantzan jarri dute behin baino gehiagotan. Zehatzago, indarrean dagoen definizioa, 2/2015 Lege Organikoak eragindako erreformaren ondorio dena eta bere zioen azalpenaren arabera terrorismo jihadista bereziki borrokatzera zuzendua dagoena, duela gutxi (2015-02-23) Nazio Batuetako Giza-Eskubideen bost Errelatoreek zalantzan jarri dute “idatzita dagoen moduan, lege anti-terroristak terrorismotzat ezin daitezken jokabideak kriminalizatu ditzakeelako eta besteren artean, adierazpen askatasunaren jarduteari neurri gabeko murrizketak eragin ditzakeelako”. Altsasuko kasua horren adibide argia da.

Terrorismo-ekintzatzat hartuz gero, 10-15 kartzela zigorra legokieke gazte hauei, erailketa delituari dagokion zigorraldia beraz, eta hori ez dator bat mediku agirietan adierazten diren lesioen larritasun mailarekin. Nabarmendu beharra dugu gehiegizko zigor horiek betetzeak gazteei ekarriko lieken konpondu ezinezko kaltea. Azpimarratu beharra dugu behin-behineko kartzelaldia salbuespenezko kautelazko neurria dela. Kezkagarria da aipaturiko neurria gazte horiei ezartzea, behin baino gehiagotan, eta beren borondatez, epaitegietan aurkeztu direlako, deklaratzeko prest. Ulertzen dugu familiek sentitzen duten babesik eta defentsiorik eza.
Bestaldetik, gertaerak izan zirenetik hedabideek neurriz gaindi jorratu dute gaia eta Altsasuko herriaren errealitatearekin bat ez datorren irudia eman dute. Oso kaltegarria izan da, eta ez dio elkarbizitzari mesederik egiten.

Horregatik guztiarengatik, eskatzen dugu proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko eta, ondorioz, zazpi gazteak aske uzteko.

Aldi berean, agintari eskudunei eskatzen diegu (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) norabide berean birplanteatu dezatela beren jarduna, eta Herri-administrazio, hedabide, gizarte eta politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun hauek bete ditzatela eskatzen diegu.

Itxi


Sinatzaileak ikusi


1. Joseba Agirretxea Urresti (Diputatua. EAJ)
2. Nagua Alba (Diputatua. Podemos)
3. Fèlix Alonso (Diputatua. IU)
4. Vanesa Angustia Gómez (Senataria. En Marea)
5. Teresa Arévalo Caraballo (Diputatua. Podemos)
6. Miguel José Aubà Fleix (Senataria. ERC)
7. Joaquim Ayats i Bartrina (Senataria. ERC)
8. Anna Azamar Capdevila (Senataria. ERC)
9. Jorge Luis Bail. (Diputatua. Podemos)
10. Angela Ballester (Diputatua. Podemos)
11. Joan Baloví i Roda (Diputatua. Compromis)
12. Iñigo Barandiaran Benito (Diputatua. EAJ)
13. Enric Bataller i Ruiz (Diputatua. Compromis)
14. Marian Beitiallaragoitia (Diputatua. EH Bildu)
15. Ferran Bel Accenci (Diputatua. PDeCAT)
16. Ione Belarra Urteaga (Diputatua. Podemos)
17. Iñaki Bernal (Senataria. IU)
18. Carolina Bescansa (Diputatua. Podemos)
19. Miguel Bustamante (Diputatua. IU)
20. Pablo Bustinduy (Diputatua. Podemos)
21. Carles Campuzano Canadés (Diputatua. PDeCAT)
22. Ignasi Candela Serna (Diputatua. Compromis)
23. Joan Capdevila i Esteve (Diputatua. ERC)
24. Ester Capella i Farré (Diputatua. ERC)
25. Mirella Cortès Gès (Senataria. ERC)
26. Jose David Carracedo Verde (Diputatua. Podemos)
27. Sofia Castañón (Diputatua. Podemos)
28. Laura Castel Fort (Senataria. ERC)
29. Xavier Castellana Gamisans (Senataria. ERC)
30. Lourdes Ciuró Buldó (Diputatua. PDeCAT)
31. Mae de la Concha Gª-Mauriño (Diputatua. Podemos)
32. Jordi Martí Deulofeu (Senataria. ERC)
33. Yolanda Díaz Pérez (Diputatua. En Marea)
34. Gloria Elizo. (Kongresuko hirugarren lehendakariordea). (Diputatua. Podemos)
35. Francesc Xavier Eritja Ciuró (Diputatua. ERC)
36. Iñigo Errejón (Diputatua. Podemos)
37. Aitor Esteban Bravo (Diputatua. EAJ)
38. Miquel Angel Estradé Palau (Senataria. ERC)
39. Sonia Farré Fidalgo (Diputatua. Podemos)
40. Alexandra Fernández (Diputatua. En Marea)
41. Mar García Puig (Diputatua. Podemos)
42. Eva García Sempere (Diputatua. IU)
43. Alberto Garzón (Diputatua. IU)
44. Antonio Gómez-Reino Varela (Diputatua. En Marea)
45. Segundo González García (Diputatua. Podemos)
46. Francesch Homs i Molist (Diputatua. PDeCAT)
47. Auxiliadora Honorato Chulián (Diputatua. Podemos)
48. Pablo Iglesias (Diputatua. Podemos)
49. Jon Iñarritu (Senataria. EH Bildu)
50. Teresa Jordà i Roura (Diputatua. ERC)
51. Mikel Legarda Uriarte (Diputatua. EAJ)
52. Juantxo López de Uralde (Diputatua. Podemos)
53. Ana Marcello (Diputatua. Podemos)
54. Lucia Martin González (Diputatua. Podemos)
55. Rosa Martínez Rodríguez. (Diputatua. Podemos)
56. Oskar Matute (Diputatua. EH Bildu)
57. Eduardo Maura. (Diputatua. Podemos)
58. Joan Mena (Diputatua. IU)
59. Sergi Miquel Valentí (Diputatua. PDeCAT)
60. Alberto Montero (Diputatua. Podemos)
61. Irene Montero Gil (Diputatua. Podemos)
62. Jaume Moya i Matas (Diputatua. Podemos)
63. Miriam Nogueras Camero (Diputatua. PDeCAT)
64. Joan Olòriz Serra (Diputatua. ERC)
65. Elisenda Pérez Esteve (Senataria. ERC)
66. Bernat Picornell Grenzner (Senataria. ERC)
67. María Pita Cárdenas (Diputatua. Podemos)
68. Antoni Postius Terrado (Diputatua. PDeCAT)
69. Alberto Rodríguez (Diputatua. Podemos)
70. Ángela Rodríguez Martínez (Diputatua. En Marea)
71. Josep Rufà Gràcia (Senataria. ERC)
72. Gabriel Rufián Romero (Diputatua. ERC)
73. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (Diputatua. EAJ)
74. Isabel Salud (Diputatua. Podemos)
75. Jordi Salvador i Duch (Diputatua. ERC)
76. Tania Sánchez (Diputatua. Podemos)
77. Eduardo Santos Itoiz (Diputatua. Podemos)
78. Ricardo Sixto (Diputatua. IU)
79. Marta Sorlí Fresquet (Diputatua. Compromis)
80. Ana María Surra Spadea (Diputatua. ERC)
81. Joan Tardà i Coma. (Diputatua. ERC)
82. Ana Terrón (Diputatua. Podemos)
83. Carmen Valido Pérez (Diputatua. Podemos)
84. Noelia Vera Ruiz-Herrera (Diputatua. Podemos)
85. Raimundo Viejo Viñas (Diputatua. Podemos)
86. Miguel Vila Gómez (Diputatua. Podemos)
87. Jordi Xuclà Costa (Diputatua. PDeCAT)
88. Juan Pedro Yllanes (Diputatua. Podemos)

Itxi

  

Declaración parlamentarios/as europeos/as


52 europarlamentarik, 5 talde parlamentario eta 15 estatutakoak 2017 ekainaren 29an adierazpen bat plazaratu zuten, non proportzionaltasuna, justizia eta berdintasun printzipioen gailentzea eta terrorismo delitua bertan behera gelditzea eskatzen zen.

Adierazpena irakurri


Introducción
En la noche del 15 de octubre, durante las Ferias de Alsasua, 9 jóvenes de entre 19 y 24 años fueron detenidos como presuntos agresores de dos guardias civiles fuera de servicio tras una trifulca nocturna en un bar, en la cual un miembro de la policía (Guardia Civil) sufrió fractura de tobillo. Aunque inicialmente la instrucción de los hechos recayó en la Audiencia Provincial de Navarra, la Audiencia Nacional (situada en Madrid y competente para delitos de terrorismo y otros delitos de especial gravedad) calificó los hechos como acto de terrorismo, y asumió la competencia de su instrucción por lo que los jóvenes pueden ser condenados a penas entre 10 y 15 años de prisión. Siete de los jóvenes detenidos fueron encarcelados. Actualmente tres de ellos permanecen en prisión a 400 km de sus domicilios y en un régimen especial llamado FIES que restringe significativamente sus derechos.

Respecto a estos hechos cabe señalar que:
La Audiencia Provincial de Navarra en Auto de 23-03-2017 estima que no existen “indicios de la comisión de un supuesto delito de terrorismo” y considera que la causa debe volver a instruirse en el Juzgado ordinario.

El Parlamento de Navarra, aprobó el 21-11-2016, que “El Parlamento de Navarra, desde el respeto a las decisiones judiciales, manifiesta su desacuerdo con la calificación penal de los hechos investigados como delito de terrorismo, que pueden acarrear el cumplimiento de penas desproporcionadas a los jóvenes encausados. Por este motivo el Parlamento de Navarra solicita al Juzgado Central de Instrucción nº 3 de la Audiencia Nacional, a la Audiencia Provincial de Navarra y a la Fiscalía General que reconsideren el caso, a fin de devolver la competencia al Juzgado de Instrucción nº 3 de Pamplona-Iruñea, juzgado que consideramos competente para continuar con la instrucción de estos hechos”.

Reiteradamente organismos internacionales como Naciones Unidas han cuestionado las sucesivas definiciones y el alcance excesivo del concepto de terrorismo utilizado en el sistema penal español. Así, por ejemplo, el Relator de la ONU sobre la Promoción y Protección de los Derechos Humanos y las Libertades Fundamentales en la lucha contra el terrorismo, Martin Scheinin (Europa Press, 14-05-2008) y el Comité de Derechos Humanos de Naciones Unidas en el año 2008. La modificación de la definición del delito de terrorismo, mediante la Ley Orgánica 2/2015, de 30 de marzo, – aplicada a los hechos que nos ocupan- ha sido criticada por cinco relatores de Naciones Unidas. El Parlamento de Navarra ha solicitado en resolución de 16-02-2017 la modificación de tal definición de terrorismo en el Código Penal español.

193 juristas y profesores universitarios han firmado un manifiesto que analiza el caso desde un punto de vista jurídico y solicitan y concluyen que los hechos no deben ser calificados como terrorismo y que la causa debe volver a instruirse en el Juzgado ordinario.

El 22 de marzo de 2017, 74 diputadas y diputados del Parlamento Español y 14 senadoras y senadores han suscrito una declaración en la que también solicitan que los hechos no sean calificados como terrorismo y que la causa sea devuelta al Juzgado ordinario de Navarra. Asimismo, 83 alcaldes de la Comunidad Autónoma Vasca y de Navarra, incluyendo a los de las 4 capitales, Bilbao, Vitoria, San Sebastián y Pamplona, apoyan la misma petición.

Son muchos los ejemplos en el Estado español de agresiones a policías en similares situaciones que fueron juzgadas en los juzgados ordinarios y conforme a las normas penales ordinarias y no como terrorismo. Por el contrario, en el caso de los jóvenes navarros las penas solicitadas son totalmente desproporcionadas con relación a la gravedad de las lesiones ocurridas.

Declaración
“Con relación a los hechos que ocurrieron en la noche del 15 de octubre, durante las Ferias de Alsasua, tras los cuales 9 jóvenes de entre 19 y 24 años fueron detenidos como presuntos agresores de dos policías fuera de servicio tras una trifulca nocturna en un bar:
Solicitamos que imperen los principios de proporcionalidad, justicia y equidad y, por ello, pedimos la eliminación de la calificación penal como delito de terrorismo de estos hechos y la devolución de la competencia al Juzgado de Instrucción nº 3 de Pamplona, para que sean allí juzgados.”

Itxi


Sinatzaileak ikusi


Marina ALBIOL GUZMAN (GUE/NGL) Espainia
Martina ANDERSON (GUE/NGL) Irlanda
Xabier BENITO ZILUAGA (GUE/NGL) Euskal Herria
Izaskun BILBAO BARANDIKA (ALDE) Euskal Herria
Malin BJORK (GUE/NGL) Suezia
José BOVÉ (GREENS/EFA) Frantzia
Lynn BOYLAN (GUE/NGL) Irlanda
Matt CARTHY (GUE/NGL) Irlanda
Nikolaos CHOUNTIS (GUE/NGL) Grezia
Javier COUSO PERMUY (GUE/NGL) Espainia
Karima DELLI (GREENS/EFA) Frantzia
Fabio DE MASI (GUE/NGL) Alemania
Mark DEMESMAEKER (ECR) Flandria
Stefan ECK (GUE/NGL) Alemania
Cornelia ERNST (GUE/NGL) Alemania
Jill EVANS (GREENS/EFA) Gales
Ana GOMES (S & D) Portugal
Eleonora FORENZA (GUE/NGL) Italia
Tania GONZÁLEZ PEÑAS (GUE/NGL) Espainia
Maria HEUBUCH (GREENS/EFA) Alemania
Eva JOLY (GREENS/EFA) Frantzia
Josu JUARISTI ABAUNZ (GUE/NGL) Euskal Herria
Rina Ronja KARI (GUE/NGL) Danimarka
Katerina KONECNA (GUE/NGL) Txekiar errepublia
Stelios KOULOGLOU (GUE/NGL) Grezia
Kostadinka KUNEVA (GUE/NGL) Grezia
Merja KYLLÖNEN (GUE/NGL) Finlandia
Philippe LAMBERTS (GREENS/EFA) Belgika
Paloma LOPEZ BERMEJO (GUE/NGL) Espainia
Sabine LÖSING (GUE/NGL) Alemania
Curzio MALTESE (GUE/NGL) Italia
Florent MARCELLESI (GREENS/EFA) Espainia
Marisa MATIAS (GUE/NGL) Portugal
Martina MICHELS (GUE/NGL) Alemania
Liadh NÍ RIADA (GUE/NGL) Irlanda
Dimitrios PAPADIMOULIS (GUE/NGL) Grezia
Joao PIMENTA LOPES (GUE/NGL) Portugal
Lola SANCHEZ CALDENTEY (GUE/NGL) Espainia
Lidia SENRA RODRÍGUEZ (GUE/NGL) Galizia
Jordi SOLÉ FERRANDO (GREENS/EFA) Katalunia
Barbara SPINELLI (GUE/NGL) Italia
Bart STAES (GREENS/EFA) Flandria
Neoklis SYLIKIOTIS (GUE/NGL) Zipre
Josep-Maria TERRICABRAS NOGUERAS (GREENS/EFA) Katalunia
Estefanía TORRES MARTINEZ (GUE/NGL) Espainia
Ramon TREMOSA i BALCELLS (ALDE) Katalunia
Miguel URBAN CRESPO (GUE/NGL) Espainia
Ernest URTASUN DOMÈNECH (GREENS/EFA) Katalunia
Angela VALLINA DE LA NOVAL (GUE/NGL) Espainia
Marie-Christine VERGIAT (GUE/NGL) Frantzia
Tatjana ZDANOKA (GREENS/EFA) Letonia
Gabriele ZIMMER (GUE/NGL) Alemania

Itxi

Era berean, eskutitz bat bidali diote Jean-Claude Juncker, Europako Komisioko lehendakariari, kasuan esku har dezan eskubideak defenda daitezen. Irakurri hemen eskutitza.

Alkateen adierazpena

Euskal Herri osoko hirurogeita hamar alkatek baino gehiagok, tartean Joseba Asiron (Iruñea), Juan Mari Aburto (Bilbo), Eneko Goia (Donostia) eta Gorka Urtaran (Gasteiz), bat egin dute Altsasuko auziaren eskumena Nafarroako Auzitegiak har dezala eskatzen duten ekimenekin, eta kasua, beraz, Nafarroan erabaki dadila eskatu dute, eta ez Madrileko Audientzia Nazionalean.

Gehiago irakurri

Udal ordezkari gorenek, horrela, sostengua adierazi diote auzipetutako hamaika gazteen gurasoek eta legelari eta erakunde ugarik egin duten eskaerari: Ferietako liskarra ez dadila terrorismotzat har, eta, beraz, Madrileko kartzeletan preso dauden hiru gazteak libre utz ditzatela.

Sinatzaileen artean daude, lau hiriburuetako alkateez gain,
Areatza, Ibarrangelu, Elorrio, Dima, Nabarniz, Güeñes, Arrigorriaga, Arrieta eta Zierbenako alkateak Bizkaian;
Barrundia, Asparrena eta Aranakoak Araban;
Amezketa, Segura, Alkitza, Oiartzun, Eskoriatza, Larraul, Antzuola, Elgeta, Alegia, Amasa-Billabona, Berastegi, Altzo, Elduain, Altzaga, Usurbil, Beasain, Zumaia eta Getariakoak Gipuzkoan;
eta Leitza, Ituren, Huarte-Arakil, Tafalla, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Ziordia, Artazu, Beriain, Araiz, Zaraitzuko Espartza, Antsoain, Bera, Zubieta, Ergoiena, Burlata, Metauten, Barañain, Gares, Arantza, Larraun, Orbara, Baztan, Cabredo, Basaburua, Areso, Olatzagutia, Berriozar, Doneztebe, Etxauri, Bakaiku, Irurtzun, Uharte, Lizarra, Atarrabia, Etxarri, Agoitz, Iturmendi, Sunbilla eta Goizuetakoak Nafarroan.
Beste hainbat udalerritan, Hernanin, Legazpin edo Ikaztegietan esaterako, mozio bat onartu zen aldarrikapen berdinarekin.

Sinatzaileek bat egin dute, era berean, Nafarroako Parlamentuak eta Altsasuko Udalak egindako eskaerekin. Adierazpen instituzional banatan, bi erakundeek euren desadostasuna adierazi zuten gazteen kartzelatzearekin, proportzionaltasuna aldarrikatu zuten, eta auzia Nafarroara ekartzeko exijitu zuten.

Alkateen arteko sinadura bilketa Javier Ollo Altsasuko alkateak, Sonia Ontoria abokatuak eta Iñaki Lasagabaster EHUko zuzenbideko katedradunak bultzatu dute, eta hurrengo asteetan atxikimendu gehiago biltzea espero dute.

Itxi

Adierazpen instituzionalak

I. NAFARROAKO PARLAMENTUAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordean adierazpen instituzionala onartu du, non Nafarroako Parlamentuak bakearen eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa adierazten duen, Geroa Bai, EHBildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztua.

Onartutako deklarazioaren alde Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak bozkatu dute.

Adierazpenaren 1. puntua ahobatez onartua izan da. UPN eta PSNk 2., 3., 5., 6. eta 7. puntuen aurka bozkatu dute eta 4. puntuan abstenitu egin dira. PPNk kontra bozkatu du 2.tik 7. puntura.

Adierazpena ikusi

Irakurri adierazpena


1. Nafarroako Parlamentuak Altsasun eta Nafarroa osoan bakea eta elkar bizikidetzaren aldeko konpromisoa adierazten du.
2. Betiere erabaki judizialak errespetatuz, Nafarroako Parlamentuak haren desadostasuna aditzera ematen du, terrorismo delitutzat hartutako gertakarien kalifikazio penalarekin ez baitator bat. Adierazi duenez, halako kalifikazioak neurrigabeko zigor konplimendua ekar diezaieke gazteei. Arrazoi horrengatik, Nafarroako Parlamentuak Audientzia Nazionaleko Epaitegi Zentralari, Nafarroako Audientzia Probintzialari eta Fiskaltza Jeneralari kasua berriz aztertzeko eskatzen dio, eskuduntza Iruñeako Instrukzio Auzitegiari bueltatzeko helburuz.
3. Nafarroako Parlamentuak atxiloketen eta aurreikusitako neurrien aurrean bere desadostasuna erakusten du, bai eta Altsasuko zazpi gazteen espetxeratzearen aurrean ere. Horrekin batera, gehiegizko, justifikatu gabeko eta beharrezkoak ez diren neurriak hartu direla adierazten du, are gehiago kontuan izanik gazteetako batzuk boluntario moduan aurkeztu zirela, alde egiteko inongo intentziorik gabe. Horren guztiaren ondorioz, gazteen askatasuna eskatzen da.
4. Nafarroako Parlamentuak Altsasuko herriari atxiki zaion irudi distortsionatuari errefus egiten dio, eta errealitatearen oso bestelakoa dela aitortzen du. Altsasu udalerri plurala da, pertsona ezberdinen arteko elkarbizitzara ohituta dagoena.
5. Nafarroako Parlamentuak “Altsasu” goiburuarekin, Altsasun, azaroaren 26an, larunbatarekin, izango den manifestazio isila sostengatzen du.
6. Nafarroako Parlamentuak Adingabeko Defendatzaileari beharrezko neurri egokiak har ditzala eskatzen dio, bi adin txikiko gazteen eskubideak errespetatuak izan daitezen.
7. Nafarroako Parlamentuak Altsasuko udaletxeari, Audientzia Nazionaleko Auzitegi Zentralari, Audientzia Probintzialari, Fiskaltza Jeneralari eta Adingabeko Defendatzaileari Deklarazio Instituzional honen kopia helaraztea adosten du.

Itxi

II. ALTSASUKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2016ko azaroaren 16ean bildutako Altsasuko udaleko udalbatzak honako adierazpen instituzionala onartu zuen. Geroa Bai, EHBildu, Goazen Altsasu eta PSNko zinegotziek maila pertsonalean alde bozkatu zuten. UPNk kontra bozkatu zuen.

Adierazpena ikusi

Adierazpena irakurri


1.- Aurreko astelehenean, azaroak 14an, atxilotu zituzten gazteen familien sufrimendua aditzera eman eta bereganatu egiten dugu. Familia artekoak babesik gabe sentitzen dira eta beraien seme-alabei egokitu zaien izarigabeko gertakarien ondorioz larrituta daude. Honako gertakizunen aurrean, gazteei neurrigabeko zigorrak ezartzearen beldur dira, izan ere, Audientzia Nazionalak gertatutakoa ekintza terroristatzat izendatu baitu.
2.- Horren aurrean, Nafarroako instituzio guztien (zuzendaritza-batzorde, batzorde legegile edota judizialen) babesa eskatzen dugu, gertakariak Iruñeako Instrukzio Auzitegian epaituak izan daitezen. Izan ere, bertan hasi zen instrukzioa eta, horrez gain, bertan dago Polizia Foralaren txostena, Foruzaingo-ko poliziak izan zirelarik momentuan gertakarien ardura hartu zutenak eta, hortaz, gertakari hauen eskudunak direla pentsatzen dugu.
3.- Betiere erabaki judizialak errespetatuz, Altsasuko udaletxeak haren desadostasuna aditzera ematen du, terrorismo delitutzat hartutako gertakarien kalifikazio penalarekin ez baitator bat. Horrez gain, atxiloketen eta hartutako neurrien kontra ere azaltzen da, kontsideratzen baitu ez direla beharrezkoak.
4.- Inoiz gertatu behar izan ez ziren gertakari batzuen ondorioz, kaltea jasan duten pertsona guztiei, baita Altsasuko herriari (horien aurrean izandako jokabideagatik), oro har, gure elkartasuna azalarazi nahi diegu.
5.- Altsasuko udaletxeak gure udalerriaren elkarbizitzaren eta bakearen alde egiten du, elkarrizketan eta jokatzeko era arduratsuan oinarrituz.
6.- Altsasuko udaletxeak bere herriari atxiki zaion irudi kaltegarriari errefus egiten dio, errealitatearen oso bestelakoa dela aitortzen duelarik. Gainera, komunikabideetan gazte eta adin txikikoen inguruan hedatu den informazio pribatuaren aurka egiten du.
7.- Altsasuko udaletxeak herritar guztiak azaroaren 26an, eguerdiko 13.00etan, ospatuko den manifestaziora deitzen ditu, “ALTSASU” goiburua eramango duena.

Itxi

III. NAFAR PARLAMENTUAREN ADIERAZPENA KODE PENALAREN 573 ARTIKULUA ALDATZEKO

Parlamentuak, osoko bilkuran onetsi duen erabaki batean, Gorte Nagusiak premiatzen ditu “presako izaerarekin ekin diezaioten Zigor Kodeko 573. artikulua eta martxoaren 30eko 2/2015 Lege Organikoak ezarritako terrorismo-kalifikazioa aldatzeari”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta UPN, PSN eta PPNk aurkako botoa eman dute.

Adierazpena ikusi

Adierazpena irakurri


Behean sinatzen duten parlamentu-taldeek, Legebiltzarreko Erregelamenduan ezarritakoaren babesean, ondoko mozioa aurkezten dute, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko. Mozioaren bidez, Gorte Nagusiak premiatzen dira Zigor Kodeko 573. artikulua alda dezaten.

Zuzenbide-gaietan diharduten pertsona askok, sentsibilitate ezberdinetakoak, adierazi dute ezen, zigor eta espetxe arloetako zuzenbidean, terrorismoaren aurkako borroka, Espainian, salbuespenekotzat jo beharreko interpretazio-jardun eta lege-aldaketa baterantz desbideratu zela.

Testuinguru horretan bereziki deigarria da ETAren jarduera behin betiko eten eta, horren ondorioz, mehatxu hori desagertu zenetik lau urte iragan zirelarik, joan den legegintzaldian terrorismoaren tipo penalaren aldaketa jakin bat egin izana, Alderdi Popularraren gehiengo osoa tarteko, martxoaren 30eko 2/2015 Lege Organikoaren bidez, zeinaren eskutik etorri baita Zigor Kodearen 573. artikuluaren gaur egungo testua.

Aldaketa horrek dakarrena da “terrorismo” kontzeptuari muga lauso batzuk ipintzen zaizkiola. Horiek horrela, duela bost urte baino gehiagotik ETAk erail ez eta atentaturik burutzen ez badu ere, terrorismoa-delitu bat egon daiteke, atzetik jardunean ari den erakunderik egon gabe, baldin eta epaitzen duenak uste badu badagoela jokabide bat, populazioaren parte bat beldurtzera edo bake publikoa larriki asaldatzera bideratua. Gainera, kontuan harturik aldaketa berri samarra dela, ez dago Konstituzio Auzitegiaren edo Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarik, haren mugak ezartzen dituenik.

Nazioarteko erakunde batzuek, Nazio Batuen Erakundeak barne, Zigor Kodearen aldaketa hori salatu dute, eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak urratzeagatik. Hain zuzen ere, nazioarteko erakunde horretako bost informatzailek adierazi zutenez, gaur egun indarrean dagoen delitu-kalifikazio horren bidez kriminalizatu ahalko lirateke terrorismoa ez diren jokabideak, eta ondorio neurrigabeak sortu ahalko lirateke adierazpen askatasunaren erabileran.

Berriki, Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak amaiera eman dio joan den urrian bi guardia zibilen ustezko erasotzaile gisa identifikaturiko Altsasuko 19 urtetik 24ra bitarteko adineko 9 gazteren aurkako sumarioari, eta aipatu auzitegiko zigor arloko salara igorri du, epaiketa hasteko agindua eman dezan. Gertaera tamalgarri horrengatik eta beraren inguruan gertatu den guztiarengatik, epaileak terrorismo-delitua egozten die gazte horiei, beste delitu batzuen pilaketa idealarekin (lesioak, atentatua eta gorrotoa). Jasan li- tzaketen zigorrak erabat neurrigabeak izanen lirateke jokabideei begiratuta, egoera arrunt batean zigor-zuzenbideko zehapen arrunta besterik ez luketelako ekarriko.

Mundu juridikoan iritzi aditu askok baloratu dute kasua autoan bertan azaltzen diren egitateetan oinarrituta, eta honako hau azpimarratu dute: “Ikertuei egozten zaien jokaeraren larritasuna eta edozein erasoren biktimari zor zaion elkartasuna gutxiesteko asmorik gabe, ez dago inoiz ere gorrotora bultzatzearen edo terrorismoaren delituen pilaketarik; egozpen horiek, berriz ere, sortzen dira Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionalak ia desagerturik dagoen ETA banda terroristarekin zerikusia duen guztian gauzatzen duten neurriz gaineko jardunagatik”.

Gure ustez bada garaia zigor arloan normaltasuna berreskuratzeko, eta eskubide eta askatasunen sistema batean gai horrek behar dituen bermeak eta gutxieneko mailak berrezartzeko. Zigor arloko normaltasuna gizartearen adostasun bat da, eta haren gabezia, berriz, distortsio-faktore bat. Zigor arloko normaltasuna berreskuratzea helburu demokratikoa da, funtsezko ekarpena delako gure gizartean bizikidetza normaltzeko.

Ildo horretatik, 2015-2019 legegintzaldiko Nafarroako Gobernurako programa-akordioan, aniztasun eta elkarbizitzaren gaineko atalean, berriki jazotako indarkeriaren memoriari dagokionez, neurri bat ezartzen da; hain zuzen ere, ekimenak bultzatzea “zigor- eta espetxe-arloetako salbuespenezko neurriak amaitzeko”.

Horrekin guztiarekin bat, eta aipatu arrazoiengatik, behean sinatzen dugun parlamentu-taldeok ondoko erabaki proposamena aurkezten dugu:

1. Nafarroako Parlamentuak Gorte Nagusiak premiatzen ditu presako izaerarekin ekin diezaioten Zigor Kodeko 573. artikulua eta martxoaren 30eko 2/2015 Lege Organikoak ezarritako terrorismo-kalifikazioa aldatzeari.

2. Erabaki hau Diputatuen Kongresuko eta Senatuko mahaiei helaraztea, bi legebiltzarretako parlamentu-taldeei igor diezaieten

Itxi

IV. ALTSASUKO UDALAREN MOZIOA ATXILOKETETATIK 100 EGUN PASATZERAKOAN

Atxiloketetatik 100 egun betetzen zirenean, Altsasuko Udalak mozio bat onartu zuen berriz ere espetxeratutako gazteen askatasuna eskatuz eta hauek terrorismoaren akusaziopean epaituak ez izateko eskatuz. Mozia Geroa Baik, EHBilduk, Goazen Altsasuk eta PSNko bi zinegotziek maila individualean onartu zuten, UPNk kontra bozkatu zuen.
Mozioa ikusi

Mozioa irakurri


Gaur otsailak 22, Altsasuko taberna batean emandako gertaerengatik auziperatutako hiru gaztek 100 egun egingo dituzte espetxean, FIES erregimenean. Zehazki, Adur Ramirez de Alda Pozueta, Jokin Unamuno Goikoetxea eta Oihan Arnanz Ziordia. Behin-behineko askatasunari ezezkoa eman diote ihes egiteko arriskuaren argudiopean, nahiz eta boluntarioki behin baino gehiagotan epailearen aurrean aurkeztu eta beren errotze familiar eta soziala kontuan hartu gabe, betidanik jurisprudentziak ihes egiteko aukerak gutxitzen dituela kontuan hartu baitu. Era honetan, haien ikasketa eta lanekin aurrera jarraitzea eragozten zaie, haien familia eta lagunetatik urrun.

Berriko Audientzia Nazionaleko Carme Lamela epaileak Altsasuko 9 gazteren aurkako sumarioa amaitu du, pasa den urrian Guardia Zibilen ustezko erasotzailetzat joz . Epaileak gazteei terrorismo delitua egozten die, beste hainbat deliturekin batera (lesioak, atentatua eta gorrotoa). Honek ezarri ahal dieten kondena neurriz kanpokoa izatea ekarriko luke, izan ere horrelako jokaerak egoera normal batean ohiko isun penal bat besterik ez lirateke. Zentzu honetan, nabarmendu behar da terrorismo delitua egon ahal izateko egindakoa delitu larria izan behar dela, kasu honetan gertatzen ez dena. Izan ere, aipatzen diren ustezko lesio, atentatu eta gorroto delituak ez dira 5 urte baino gehiagoko kartzela zigorrarekin zigortzen.

Bestalde, 2015eko martxoan espainiar estatuan terrorismoaren delitu motaren aldaketa bat eman zen. Aldaketa honen zergatia printzipio batean terrorismo yihadistaren aurka egitea zen, Altsasun gertaturikoarekin inolako zerikustekorik ez duena. Aldaketa honek … Definizio berri hau Nazio Batuen erakundeak behin baino gehiagotan kritikatu du. Azkeneko aldiz, 2015eko otsailean, Nazio Batuen Giza Eskubideen 5 errelatorek honakoa zioten: idatzita dagoen moduan, terrorismoaren aurkako legeak terrorismoa ez diren jardunak kriminaliza ditzake eta, beste ondorio batzuen artean, neurriz kanpoko murrizketak jar diezazkioke adierazpen-askatasunari” Altsasuko kasua adibide garbi bat da.

Azkenik, hilabete guzti hauetan kasuaren gaindimentsionamendu mediatiko bat eman da, Altsasuren irudia nabarmen desitxuratu duena, beroni izugarrizko kaltea eginez.

Laburbilduz, proportzionaltasun eza eta pertsona guztiak babestu behar gaituzten askatasun eta berme juridiko guztiak urratzen dituen interpretazioa azpimarratu behar da. Urratze hauek kalitate demokratikoa, Zuzenbide Estatuaren printzipioak eta Giza eskubideak kaltetzen dituzte, eta honek instituzio guztiak eta gizartea orokorrean inplikatzen ditu.

Guzti honengatik, Altsasuko udalak honakoa eskatzen du mozio honen bidez:

  • Espetxeratutako 3 gazteen berehalako askatasuna eta kasua Nafarroako Auzitegira bueltatzea.
  • Terrorismo gisa ez epaitzea.
  • Komunikabideei berriro ere eskatzea Altsasuko herria ez erasotzeko, gure herriaren irudi irreal bat zabalduz.

Itxi

V. ALTSASUKO UDALAREN MOZIOA FISKALAREN ESPETXE ESKAEREN AURREAN

Fiskalak auziperatuei egiten dien kartzela zigor eskaera ezagutzerakoan, Altsasuko Udalak mozio bat onartu zuen eskaera hauekiko bere eta terrorismotzat jotzeko kontrakotasuna agertuz. Mozia Geroa Baik, EHBilduk, Goazen Altsasuk eta PSNko bi zinegotziek maila individualean onartu zuten, UPNk kontra bozkatu zuen.
Mozioa ikusi

VI. NAFAR GOBERNUAREN AKORDIOA

Nafar parlamentuko bozeramaile batzordeak ekainaren 19an Altsasun bildu ondoren onarturiko adierazpen instituzionala aintzat hartuz, Nafar Gobernuak kartzelan dauden Altsasuko hiru gazteen egoeraz galdegitea onartu du, bakartze eta urruntze neurriak bertan behera geldi daitezela eskatzearekin batera.
Akordioa eta deklarazioa ikusi/a>