Bizi dugun amesgaizto honen barruan zeozerk indarra eta aurrera jarraitzeko gogoa eman badigu, jaso dugun elkartasun guztia izan da. Gure herrian, Nafarroan, Euskal Herrian, munduko txoko ezberdinetatik…. jaso dugu elkartasuna. Irudiak, bideoak, animo mezuak, besarkadak… Guzti guztiei, bihotzez, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Hemen behean jasotako elkartasunaren adibide batzuk dituzue.

 

Manifestazio erraldoia

Altsasuko udalak, altsasuko herritarrek eta gurasook deituta, azaroaren 26ean manifestazioa egin zen Altsasuko kaleetan zehar. Bertaratu zen jendetzak hunkituta utzi gintuen: 20.000 pertsona inguru, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitakoak. Isiltasuna eta txaloak izan ziren manifestazioan zehar entzun zen bakarra, baina zuen guztion berotasuna barru-barruraino iritsi zitzaigun. Mila esker.

Manifestazioko bideo eta argazkiak ikusi

Hilabeteko 14ean mobilizazioak

Azaroaren 14ean atxilotu zituzten gure seme-alabak. Hilabete bakoitzeko 14ean hilabete bat gehiago ematen dute kartzelan. Erreferentzia data hori hartuta, hilabetero ekimen berezi bat antolatzen da Altsasun. Abenduan informazio panelen mustutzea eta frontoiko argazki erraldoia egin zen. Urtarrilean kotxe karabana, nahiz eta eguraldiak ez zuen asko lagundu. Otsailean Altsasuko argi guztiak itzali eta elkartasun kandelak piztu ziren. Martxoan, kazolada zaratatsu batek gure herriko kaleak zeharkatu zituen. Behean ekimenetako argazki eta bideoak ikusi ditzazkezue.

Martxoko mobilizazioa ikusi



Itxi


Otsaileko mobilizazioa ikusi



Itxi


Urtarrileko mobilizazioa ikusi


Abenduko mobilizazioa ikusi



Itxi

 

Mobilizazio bereziak

Hasieran egunero, eta ondoren ostiralero, egiten diren kontzentrazioez gain, Altsasuko herriak erakutsi digun elkartasuna izugarria izan da. Bai herriko data esanguratsuak izan direnean antolatu diren ekimenak (Santa Ageda, Ihauteriak…) edota herritar asko bildu dituzten beste egun eta mobilizazioak: Elkartesunez eguna, giza sarea… Hemen dituzue laburbildurik.

Ihauterietako elkartasun ekimenak ikusi


Elkartasun zortzikoa ikusi



Itxi



Espetxera martxa ikusi


Giza sarea ikusi



Itxi

Altsasuko taldeen elkartasuna

Altsasu eragile eta talde asko dituen herria da: musika, kirola, antzerkia, kultura, gai sozialak… Kasua hasi zenetik, asko eta asko izan dira euren ohiko ekimenetan gure seme-alaben aldeko aldarria egin dutenak, edota gure kasua zabaldu eta elkartasuna adierazteko ekimen bereziren bat antolatu dutenak. Hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Altsasuko eragileen elkartasuna ikusi

#AltsasukoakAske kanpaina

Atxiloketak gertatu eta jarraian, #AltsasukoakAske kanpaina abiatu zuten gai hau lantzeko sortu zen Altsasuko herri asanbladak sare sozialetan. Jendeari elkartasun argazkia bidaltzea eskatzen zitzaion. Ehundaka izan ziren jaso ziren argazkiak. Bideo batean dituzue laburbilduta.

Bideoa ikusi


Itxi