Sinatu manifestua

Sinatzaileak guztira:

  • Euskaraz: 13361
  • Castellano: 50453
  • Paperean: 5500

 

Iragan urriaren 15ean, ordu txikitan, Altsasuko taberna batean jazo ziren gertaerak direla medio, herriko hamaika gazteri terrorismo-ekintza egotzi diete, horietako zazpi behin-behinean espetxeratuak izan direlarik. Hilabete pasa eta gero, horietako lau gazte karguekin askatu dituzte eta beste hiruk kartzelan segitzen dute. Elkarbizitza, askatasuna eta justiziarekiko konpromisoarengatik, giza-eskubideekiko errespetuarengatik eta Zuzenbide-Estatuaren printzipioengatik, dokumentu hau sinatzen dugunok gure kezka adierazi nahi dugu kasua garatzen ari den moduarengatik.

Oinarritzat jotzen dugu jendarteak, instituzioetako ordezkariek, hedabideek eta sistema judizialak zuhurtasun, inpartzialtasun eta proportzionaltsun irizpideen arabera jokatzea. Errespetua zor diogu errugabetasun-presuntzioari eta, horregatik, gure kezka agertu nahi dugu gazteen identitatea argitaratu izanagatik, horietako bi adin txikikoak izanik, eta atxiloketak gauzatu diren moduarengatik ere: agindu judizialik gabe eta ordu eta leku publikoetan, nahiz eta aurretik beren kabuz deklaratzera aurkeztu ziren. Epaile naturala ukatu zaie eta, jurista entzutetsuek azpimarratu duten bezala, berme prozesalak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza…) zalantzatan geratu dira.

Gure kezka azaldu nahi dugu, era berean, gertaerak terrorismo delitutzat judizialki izendatzeagatik. Proportzionaltasun-faltak eta interpretazio estentsiboak urratzen dute askatasuna, berme prozesala eta herritar guztiok babestu behar gaituen segurtasun juridikoa. Hori dela eta, nabarmendu nahi dugu Foruzaingoak eta Guardia Zibilak idatzitako lehenengo txostenek ezeztatu eta errefusatu egin dutela gertaerak terrorismo-delitutzat kalifikatzea.

Terrorismo-ekintzatzat hartuz gero, 10-15 kartzela zigorra legokieke gazte hauei, erailketa delituari dagokion zigorraldia beraz, eta hori ez dator bat mediku agirietan adierazten diren lesioen larritasun mailarekin. Nabarmendu beharra dugu gehiegizko zigor horiek betetzeak gazteei ekarriko lieken konpondu ezinezko kaltea. Azpimarratu beharra dugu behin-behineko kartzelaldia salbuespenezko kautelazko neurria dela. Kezkagarria da aipaturiko neurria gazte horiei ezartzea, behin baino gehiagotan, eta beren borondatez, epaitegietan aurkeztu direlako, deklaratzeko prest. Ulertzen dugu familiek sentitzen duten babesik eta defentsiorik eza.

Bestaldetik, gertaerak izan zirenetik hedabideek neurriz gaindi jorratu dute gaia eta Altsasuko herriaren errealitatearekin bat ez datorren irudia eman dute. Oso kaltegarria izan da, eta ez dio elkarbizitzari mesederik egiten.

Horregatik guztiarengatik, eskatzen dugu proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko eta, ondorioz, zazpi gazteak aske uzteko.

Aldi berean, agintari eskudunei eskatzen diegu (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) norabide berean birplanteatu dezatela beren jarduna, eta Herri-administrazio, hedabide, gizarte eta politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun hauek bete ditzatela.

MANIFESTUARI ATXIKITUTAKO KULTUR-ARLOKO PERTSONALITATEAK ETA ERAGILE SOZIALAK

Eragile sozialak ikusi


Franciso Etxeberria (Giza eskubide eta pakearen kulturaren sustatzaile izateagatik Nafarroako Gobernuaren aitorpena. 2016)
Patxi Zabaleta (Abokatua eta euskaltzaina)
Iñaki Goioaga (Abokatua)
Carmen Rizo /Abokatua)
Paula Kasares (Soziolinguista)
Daniel Inneraty (Filosofoa)
Sagrario Aleman (Ika Campion Euskaltegiko irakaslea)
Sabino Cuadra (Abokatua eta Amaiur-ko diputatu oiha Madrileko kongresuan)
Jose A. Urbiola (Nafarroako EAJ Lehendakari eta Parlamentuko Lehendakari ohia)
Maite Aristegi (Amaiur-ko diputatu oiha Madrileko kongresuan)
Anika Lujan (Aldaketa-ren senatari ohia)
Amalur Mendizabal (Amaiur-ko diputatu oiha Madrileko kongresuan)
Itziar Diez de Ultzurrun (Itzultzailea)
Josu Zabaleta (Itzultzailea)
Koldo Amatria (Orreaga fundazioako lehendakaria)
Jose Miguel Tirapu (Basurtoko neumologoa)
Lourdes Herrasti (Aranzadiko Ikerlaria)
Pello Zabala (Arantzazuko frantziskotarra)
Rafael Ayarra
Garbiñe Petriati (Irakaslea)
Andrea De Vicente (UPV-EHUko irakaslea)
Iñaki Uriarte (arkitektoa)
Juan Carlos Monedero (Podemoseko sortzailea)
Alegría Estellé (Arkitektoa)
Pedro Casas Alvárez (Soziologoa)
Jaime Pastor (Zientzia Politiko irakaslea (UNED))
Pilar Estébanez Estébanez (Medikua)
Luis Suárez-Carreño Lueje (Arkitekto urbanista)
Antonio Pérez Rodríguez (Antropologoa)
Jaime Pastor Verdu (UNEDeko irakaslea)
Paz Romero Pellejero (Erizaina)

Itxi

Kazetariak ikusi


Mariano Ferrer (Egineko zuzendari oiha, Herri Irratiko kazetaria eta El Mundoko zutabegile ohia)
Joseba Santamaria (Diario de Noticias zuzendaria)
Martxelo Otamendi (Berria zuzendaria)
Iñaki Soto (Gara zuzendaria)
Juan Kruz Lakasta (Euskalherria irratia)
Ana Ibarra Lazkoz (Diario de noticias)
Javier Encinas Lopez (Diario de noticias)
Reyes Ilintxeta (Eukal Herria Irratia)
Mikel Reparatz (ETBko korrespontsala New Yorken)
Jonan Apaolaza (ETBko kazetaria)
Juan De la Vega (ETBko kazetaria)
Txus Iparragirre (Radio Nacional)
Satur Leoz (Radio Euskadi)
Arantxa Iturbe (Euskadi Irratiko Kazetaria)
Pepe Mejía
María Cappa

Itxi

Musikariak ikusi


Olatz Zugasti
Benito Lertxundi
Fermin Muguruza
Aurora Beltran
Enrique Villarreal “El Drogas”
Fermin Valencia
Enrike Zelaia
Pello Reparaz (Vendetta)
Gorka Urbizu (Berri Txarrak)
Arkaitx Martinez (Oreka Tx)
Alex Sardui (Gatibu)
Zuriñe eta Fran (Hesian)
Iñigo Goikoetxea (Gozategi)
Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi)
Aitor Gorosabel (Su ta Gar)
Javier Muguruza
Iñigo Muguruza
Toni Mejias (Los chikos del maiz)

Itxi

Zinegileak, aktoreak eta ekoizleak ikusi


Nacho Vigalondo
Pedro Olea
Igor Legarreta
Aitor Mantxola
Asier Andueza
Aitor Merino
Amaia Merino
Telmo Esnal
Koldo Almandoz
Helena Taberna
Sara Mazkiaran
Jose Luis Arrizabalaga
Borja Cobeaga
Juanma Bajo Ulloa
Paddy Rekalde
Gaizka Zabarte
Gari Garaialde
Ainara Gurrutxaga
Asier Altuna
Jose Mari Goenaga
Aitor Arregi
Aimar Arriola
Jose Maria Lara
Peio Villalba
Josean Perez
Ion Garai
Ramon Barea
Ander Lipus
Gorka Reino
Ana Rayo
Horacio Sainz Ollero
Fermín Jimenez
Dora Garcia
Gloria Mantí Nogueras
Xeli Altunez Roca
Chus Gutierrez
Juan Pablo Ordúñez ( Mawa Tres)
Xavi Hurtado
Fausto Grossi Terenzio
Fermín Moreno Martín

Itxi

Eskultoreak, margolariak, argazkilariak eta diseinatzaileak ikusi


Javier Villarreal
Xabier Morras
Dora Salazar
Txuspo Poyo
Jose Ramón Anda
Mikel Urmeneta
Jesus Mari Lazkano
Carlos Serrano Suárez
Juan Carlos Mohr Marcos
Pablo Mayoral Rueda
Pedro Martinez
Pablo Mayoral Rueda
Santiago Sierra
Juan de Nieves
Carlos Garaicoa

Itxi

Idazleak ikusi


Castillo Suarez
Juanjo Olasagarre
Zoila Berastegui
Tere Irastortza
Pako Aristi
Yoseba Peña
Patricia Amigot
Gaizka Aranguren
Miguel Sanchez-Ostiz
Angel Erro
Jose Maria Espartza
Aingeru Epaltza
Inma Errea
Laura Mintegi
Patxi Larrion
Jon Alonso
Edorta Jimenez
Mitxel Etxaburu
Garbiñe Ubeda
Gotzon Barandiaran
Lander Garro
Jose Luis Otamendi
Aurelia Arkotxa
Mikel Taberna
Bixente Serrano Izko
Oier Guillan
Carlos Taibo
Almudena Montero
Manuel Blanco Chivite

Itxi

Bertsolariak ikusi


Julio Soto
Onintza Enbeitia
Maialen Lujanbio
Sustrai Colina
Amets Arzallus
Unai Iturriaga
Uxue Alberdi

Itxi

Feministak ikusi


Tere Saez
Joakina Zubiria
Gurutze Arregi

Itxi

Kirolariak ikusi


Aitor Zubieta
Joseba Ezkurdia
Oinatz Bengoetxea
Abel Barriola
Xabier Mikel Errekondo
Jorge Azanza
Hodei Mazkiaran
Gorka Karapeto
Ángel Cappa

Itxi

Bestelakoak ikusi


José Galante Serrano, jubilatua
Lucía Rico Martínez, administratiboa
Raquel Carrasco Paredes, jefe de departamento comercial
Laura Vera, administratiboa
Luisa Cuevas Rasposo, jubilatua
Maite de Miguel López, gestora
Pilar Parrilla, empleada pública
Alba Isadora Pedregal, estudiante de Sociología
Iñaki Olano Goena, asesoría ecológica
Luis Roncero Doña, jubilado
Natividad García Álvarez, funcionaria pública
Felisa Etxegoyen Castanedo, jubilada

Itxi

Sinatu manifestua

Sinatzaileak guztira:

  • Euskaraz: 13361
  • Castellano: 50453
  • Paperean: 5500